Lur azpian jarri dituzte organikoa biltzeko edukiontzi gehienak Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 12a

Udalak bere garaian lur azpiko edukiontziak jarri zituen, gune bakoitzean bi edukiontzi errefusarako eta  ontzi arinetarako, paperetarako eta beirarako bana. Orain erabiltzen ez zen errefusarako edukiontzi horietako bat kendu du eta horren ordez organikoa biltzeko edukiontzia instalatu du. Modu horretan, lur gaineko edukiontzi marroi handi gehienak erretiratuko ditu udalak. Erakundetik argitu dute hondakin organikoen lur azpiko edukiontziak lehen bezala erabiliko direla. Alegia, giltzarekin ireki beharko direla; lehengo giltza berak balio du. Giltza ez dutenek, udaletxean eskatu beharko dute. Giltzarekin batera, organikoa etxean biltzeko ontzi marroi bat ere emango zaie erabiltzaile berriei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide