Laredotik Hendaiara doan Trophée Teink estropadak geldialdia egin du Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 5a

Ur Ikara elkarteak antolatuta urtero egiten dute Trophée Teink estropada. Parte-hartzaileak sei egutenetan zehar Laredotik (Kantabria, Espainia) Hendaiara bitarteko ibilbidea osatzen dute itsasoz, bateletan arraunean. Urtero bezala atzo geldialdia egin zuten Orion. Mutrikutik atera ziren goizean eta arratsaldean iritsi ziren Oriora. Elkarteko kideek antolatuta plazan afaldu zuten parte-hartzaileek, eta beraiekin izan ziren Orioko alkate Joxe Angel Zaldua eta udaleko hainbat zinegotzi. Orion gaua pasa ondoren Pasaiarako bidea hartu dute gaur goizean. Argazkiak Ur Ikara elkartearen Facebookekoak dira. [flickr_set id="72157671933011986"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide