Orioko trainerua. (Joxemari Olasagasti)
Asteburuan Espaniako Traineru Txapelketa jokatuko dute Kantabriako Castro Urdiales herrian. Hasiera batean, Orioko traineruak ez zuen bertan izateko txartelik lortu, Euskadiko Txapelketan bosgarren sailkatu zelako. Dena dela, txapelketaren atarian Galiziako Cabo da Cruzek eta Kantabriako Tiranek uko egin diote Espania mailako norgehiagokan parte hartzeari. Bi talde horien ordezkoek ere ez dutela txapelketan parte hartuko jakinarazi dute. Horregatik, traineru falta zegoenez, Espainiako Federazioak beste hainbat talde gonbidatu ditu txapelketara; tartean Orioko trainerua, baina oriotarrek ez dute gonbita onartu.
Hurrengo traineruek jokatuko dute Espainiako Traineru Txapelketa asteburuan: Hondarribia, Urdaibai, Kaiku, Zierbena, San Juan eta Astillero.