Etxeluze gaztetxean egingo dute asteazkenero film emanaldia. (Aiora Larrañaga)
Gaurtik abuztuaren 24ra bitartean Asteazken Gustagarriak ekimenaren barruan asteazkenero film bat botako dute Etxeluze gaztetxean. Gaur 22:00etatik aurrera Aitor Merinoren (2013)
Asier ETA biok filma botako dute.
- Abuztuaren 10ean 22:00etan, Abdellatif Kechiche zuzendariaren La vie d´Adele filma botako dute.
- Abuztuaren 17an 22:00etan, Brett Morgen zuzendariaren Cobain, Montage of Heck filma emango dute.
- Abuztuaren 24an 22:00etan, Scott Kalvert zuzendariaren Diario de un Rebelde filma eskainiko dute.