Traineruen historia biltzen duen liburua aurkeztuko dute abuztuaren 20an Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 3a

Liburuaren azala Club de Remo Santanderreko presidente Angel Obregon Sierrak Historia de las traineras 1939-1963 Del esplendor a la crisis izeneko liburua argitaratu zuen iaz. Bertan epe horretan traineruek izan zuten ibilbidea jasotzen du egileak argazkien eta garaiko protagonistei egindako elkarrizketen bidez. Horretaz gain, liburua osatzeko dokumentazio lan handia egin behar izan du Obregon Sierrak, Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko artxibategietan. Liburua abuztuaren 20an 12:00etatik aurrera aurkeztuko du Angel Obregon Sierrak Orioko Salatxo aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide