2016-2017 denboraldian zehar Realak Donostian jokatzen dituen futbol partidak ikustera joateko autobusa antolatu du Salatxo tabernak. Abuztuaren 20ko asteburuan abiatuko dute liga, eta ordurako autobusaren erabiltzaileen zerrenda izan nahi dute antolatzaileek. Denboraldiko bonoak 130 euro kostako da.
Autobusa erabili nahi dutenek datozen egunetan Salatxo tabernan eman behar dute izena.