Berdin-Berdinak elkarteko Mire Salsamendi eta Orioko alkate Joxe Angel Zaldua. (Orioko Udala)
Hitzarmenaren helburua Orion Berdinduz programa abiatzea da, eta horretarako Berdin-Berdinak elkarteak urtean 9.5000 euro jasoko ditu proiektua martxan jartzeko eta kudeatzeko. Hitzarmena urtebete izango da indarrean, baina bi aldeek ala erabakitzen badute urtero luzatu ahal izango dute 2019ra arte.
Berdinduz programak desgaitasun egoeran dauden eta gizarte integrazioko arazoak dituzten haurrei eta gaztetxoei aisialdirako jardueretan parte hartzeko aukera eman nahi die. Horretarako, programan parte hartzen duten eragileei prestakuntza berezia emango diete desgaitasunari buruz duten ikuspuntua aldatu dezaten; eta aniztasunaren errespetua, eskuzabaltasuna, enpatia eta elkartasuna moduko balioetan sakonduko dute.
Horretaz gain, Berdinduz programak gizartean ere eragin nahi du, eta oriotarren artean boluntario sare aktibo, motibatu eta iraunkorra sortu.
Orioko Udalaren diru-laguntzaz gain, La Caixaren laguntza ere izango du proiektua.