Etxeluze Gaztetxearen 6. urteurrena ospatzen ari dira Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 30a

Gazteak parrillan bazkaria prestatzen. (Aiora Larrañaga/Hitza) Eguerdi partean gazte koadrila ugari bildu dira gaztetxean elkarrekin urteurrena ospatu eta gaztetxe berritua inauguratzeko. Hasiera batean bazkaria San Pedro Jaietan egitekoak ziren, baina bertan behera geratu zen eta gaur bildu dira gazteak. Arratsaldean Blue Beans taldeak kontzertua emango du, eta antolatzaileek herritarrak gaztetxera gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide