Orioko Udalak eta Zaragueta Herri Eskolako Guraso Batzordeak hitzarmena sinatu dute

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 28a

Ruth Etxeberria eta Joxe Angel Zaldua hitzarmena sinatzen. (Orioko Udala) Orioko alkate Joxe Angel Zalduak eta Zaragueta Herri Eskolako Guraso Batzordeko presidente Ruth Etxeberriak sinatu dute hitzarmena. Horren arabera, Orioko Udalak 45.000 euro emango dizkio urtero Zaragueta Herri Eskolako guraso batzordeari, bere jarduera eta proiektuak finantzatzeko. Hitzarmena irailaren 1etik aurrera sartuko da indarrean, eta lau urteko iraupena izango du, 2020ko abuztuaren 31 arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide