Orioko emakumezkoen traineruko kideak Euskadiko Txapelketako sari banaketan. (Bermeo Arraun Argazkiak)
Astelehen arratsaldean Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zen Lekeition. Eskualdeko hiru traineruk parte hartu zuten lehian: emakumezkoetan Oriok, eta gizonezkoetan Oriok eta Getariak. Dena dela, Orioko nesken traineruak soilik lortu zuen podiumera igotzea, brontzezko domina eskuratu baitzuten San Juango traineruaren eta Hibaikaren atzetik sailkatuta. Gizonezkoetan, Hondarribia izan zen txapelduna, Orio bosgarren postuan helmugaratu zen eta Getaria zortzigarrena izan zen.
SAILKAPENA
Emakumezkoak
1. San Juan: 10:25:69
2. Hibaika: 10:27:52
3. Orio: 10:35:78
4. Deustu: 11:13:68
Gizonezkoak
1. Hondarribia: 19:15:03
2. Urdaibai: 19:18:63
3. Kaiku: 19:34:47
4. Zierbena: 19:39:35
5. Orio: 19:45:51
6. San Juan: 19:55:68
7. Isuntza: 20:20:30
8. Getaria: 20:24:80