Tiburtzio Arruti
Ostegun goizetik galduta zegoen Tiburtzio Arruti hilik aurkitu dute Aloña Mendin (Oñati, Gipuzkoa). Urbia-Aloña mendi inguruetara atera zen Arantzazutik ostegun goizean Usurbilen bizi zen 69 urteko oriotarra. Arratsalderako itzuli ez zela ikusita Ertzaintzarengana jo zuten haren ingurukoek. Ordutik haren bila ibili dira,
Gaur, larunbata, goizeko 09:30ak inguruan bilatu dute Aloña Mendiaren iparraldean, haitz artera erorita eta hilda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez.