Gaur goizeko elkarretaratzeko irudia. (EH Bildu)
Gaur 11:00etan Bankoa banketxeak Donostiako Askatasunaren Etorbidean duen egoitzaren parean hainbat herritar bildu dira Orioko familia baten etxe kaleratzea salatzeko. Bertan izan dira, Orioko EH Bildu, Orain eta PSE-EEko udal ordezkariak, baita alderdi horietako Gipuzkoako Batzar Nagusietako hainbat diputatu eta herritar ere.
Orioko familiak 12 eta 15 urteko bi seme-alaba ditu. Senarra langabezian dago eta laguntza txiki bat jasotzen duen arren, emaztearen soldatarekin eta laguntzarekin ez zaie iristen eguneroko gastuei aurre egin eta hipoteka ordaintzeko. Familiak hainbat hilabetetan zehar hileko kuota ordaintzerik izan ez duenez, bide judiziala hartu du kasuak. Dena dela, gaurko elkarretaratzearen aurretik, banketxearekin bildu dira kaltetua eta Stop Desahucios erakundeko abokatua, eta banketxeak jakinarazi die ez dutela Orioko familiaren etxea enkantean aterako. Bihartik aurrera egoerari irtenbidea emateko negoziatzen hastekotan geratu dira, baina familiak aurreratu du orain arte eman ez dizkieten erraztasunak emateko prest agertu dela banketxea.