OBB Sofbol Taldeko jokalariak. (OBB)
Asteburuan Orioko Bate Bizkorra Sofbol Taldeak Espainiako Erreginaren Kopa jokatuko du Donostian. Txapelketan Espainiako Ohorezko Sofbol Ligako lehen lau sailkatuek parte hartuko dute, eta horien artean izango da Orioko taldea ere. Txapelketa larunbatean eta igandean izango da, eta Donostiako Loiolako Erribera auzoko sofbol zelaian jokatuko dela jakinarazi dute sofbol federaziotik.