Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumezkoen Traineru Ligako estropada jokatzen ari dira eta 13:00etan Bixiguaren Eguna Bandera jokatuko dute gizonezkoek, KAE 1 ligako estropada.
Ostegunean irekiko zuten Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoa, eta ordutik Orioko plaza jatetxe erraldoia da. Gaur, esaterako, sagardo eta talo dastaketa egin dute eta Orioko elkarte gastronomikoen arteko bisigu lehiaketa jokatzen ari dira. Horrez gain, hegaluzea parrilan dastatzeko aukera dute herritarrek.
Arraunak ere badu lekua jaialdian: orain Emakumezkoen Traineru Ligako estropada jokatzen ari dira eta 13:00etan gizonezkoen txanda izango da. Bixiguaren Eguna Bandera jokatuko dute, KAE 1 ligako estropada.
14:00etan bazkaria izango dute, 20:00etan sagardo eta talo dastaketa eta 21:00etan, berriz, afaria.
Bihar ere izango da zer egina Orion: 12:00etan sagardo eta marmitako dastaketa egingo dute; mmitako errazioa bi eurotan eskuratu ahalko da. 14:00etan, berriz, bazkaria izango da.
[flickr_set id="72157670063778770"]