Atzo gaueko atentatuko irudia.
Atzo gauean atentatua izan zen Nizan, eta hildako eta zauritu ugari eragin ditu. Horren aurrean, elkarretaratze isila deitu du Orioko Udalak gaur 12:00etarako. Herriko plazan bilduko dira herritarrak atentatuei gaitzespena adierazteko.
EUDELek gaitzespen irmoa adierazi du Nizako atentatuen aurrean eta dei egin die udalei gaitzespen horrekin bat egiteko eta herritarrak deitzeko erakundeen aurrean elkarretaratze isilak egitera. Modu horretan "indarkeria terroristaren basakeria" gaitzetsi nahi du EUDELek eta "dolumina eta elkartasuna adierazi biktimen senide eta hurbilekoei".