Gaur arratsaldean hasiko dute Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoa

Urola Kostako Hitza 2016ko uzt. 14a, 10:51

[caption id="attachment_307605" align="aligncenter" width="300"]Antxon Mendizabal eskultoreak egin ditu omenduek jasoko dituzten Bisiguaren Laguna oroigarriak. (Antxon Mendizabal) Antxon Mendizabal Mendi eskultoreak egin ditu omenduek jasoko dituzten Bisiguaren Laguna oroigarriak. (Antxon Mendizabal)[/caption] Gaur arratsaldean irekiko dute Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoa, eta Orioko plaza jatetxe erraldoia bihurtuko da lau egunez. 20:00etan inauguratuko dute jaialdia, eta irekiera ekitaldian Bisiguaren Laguna oroigarria banatuko du udalak; aurten, Xixario erretegiko Lucia Garcia, Katxiña erretegiko Pilar Etxezarreta eta Mari Karmen Atxega eta Richard Oribe igerilari donostiarra omenduko dituzte. Orioko Turismo Bulegotik jakinarazi dute, jaialdi gastronomikorako txartel gehienak saldu direla. Dena den, gaurko afarirako tokia dago oraindik, eta bertan izan nahi dutenek Turismo Bulegora jo edo 943-83 55 65 telefono zenbakira hots egin dezakete. EGITARAUA Gaur, Uztailak 14 - 20:00. Bisigua Orio Estilora jaialdiko irekiera ekitaldia eta Bisiguaren Laguna oroigarria banatuko da. - 21:00. Afaria. Bihar, uztailak 15 - 12:00. Udaleku irekietako haurren marrazkien erakusketa. - 20:00. Saizar sagardoa eta Ataungo talogileak, plazan. - 21:00. Afaria. Uztailak 16, larunbata - 11:00. Sagardo eta talo dastaketa. - 12:00. Orioko elkarte gastronomikoen arteko bisigu lehiaketa. - 12:00. Hegaluzea parrilan, errazioa bi eurotan. - 13:00. KAE 1 ligako estropada, Oria ibaian. - 14:00. Bazkaria. - 20:00. Sagardo eta talo dastaketa. - 21:00. Afaria. Uztailak 17, igandea - 12:00. Sagardo eta marmitako dastaketa. Marmitako errazioa bi eurotan. - 14:00. Bazkaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide