Orioko parrokiako organoa. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Loreto Aramendi organo-jotzaileak kontzertua eskainiko du ostiralean, 20:00etatik aurrera, Orioko Nikolas Deunaren parrokian. Aramendi oriotarra da, eta Europan zehar egin ditu musika eta organo ikasketak: Donostian, Baionan, Parisen eta Bartzelonan. Emanaldi ugari eskaini ditu Europan barrena, bakarka eta Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin. Egun Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko irakaslea da, eta Donostiako Koruko Amaren Basilikako organo-jotzaile titularra.