Denera 14 gaztek parte hartzen dute ekimenean, baina argazkian ez dira denak agertzen. (Orioko Udala)
Orioko Udaleko Euskara batzordeak ikasle etorriberrien euskara maila hobetzeko errefortzu eskolak antolatu ditu uztailerako. Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako hamalau gazte joaten dira astean hiru egunetan euskara eskoletara eta Onintza Manterola oriotarra dute irakasle. Bi taldetan banatuta daude, adinaren eta euskara-mailaren arabera.