Ekainaren 19an GuraSOS ekimenak Donostian antolatu zuen martxan gipuzkoar mordoa bildu zen, tartean oriotarrak. Seme-alaben osasuna babesteko hainbat guraso bildu dira GuraSOS lelopean; errauskailuak eragiten dituen arriskuez jakitu dira, eta proiektu alde batera uztea eskatzen dute. Mezua herritarren artean zabaldu nahi dute, eta horretarako aurkezpena egingo dute Orioko Salatxo aretoan asteazkenean 19:00etan. Oriotarrak aurkezpenean parte hartzera animatu dituzte.