Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrillagaren heriotza dela-eta, Orioko Gaztetxekoek bertan behera utzi dituzte astebururako iragarritako ekitaldi guztiak
Atzo Urnietako Esnelat enpresan lan istripua izan zuen Asier Arrillaga 24 urteko aiarra hil egin da. 6-8 metro arteko altueratik erori zen eta Donostiako ospitalera eraman zuten zuzenean, larri.
Asier Arrillagaren heriotza dela-eta Orioko Gaztetxeak uztailaren 2rako aurreikusita zituen ekitaldi denak bertan behera uztea erabaki du. Gainera, txosna batzordeak Orioko San Pedro festetako azken egunean plazako txosna ez du irekiko. Orioko Gaztetxeko ordezkariek Orioko Udalari adierazi diotenez, "lur-jota eta lanean aritzeko indarrik gabe daude".