Bi domina lortu dituzte oriotarrek Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 29a

Zilarrezko domina eskuratu zuten Zabalak, Montetek, Carazok eta Garmendiak Espainiako Txapelketan asteburuan. (Joxemari Olasagasti) Pasa den asteburuan Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu zen Banyolesen (Herrialde Katalanak). Jubenilek, 23 urte azpiko seniorrek, absolutu mailakoek eta beteranoek parte hartu zuten norgehiagokan, eta Orio Arraunketa Elkarteak zortzi ontzi aurkeztu zituen. Horietatik gizonezkoen absolutu mailan Ander Zabala, Julien Montet, Jon Carazo eta Imanol Garmendiak osatutako laukoak zilarrezko domina lortu zuen, eta Jabier Puertasen eta Haritz Arostegiren bikoak brontzea eskuratu zuen beterano mailan. Puertasek eta Arostegik brontzea eskuratu zuten. (Joxemari Olasagasti)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide