Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elkarrekin Ahal Dugu taldea izan da bigarren indarra, eta EH Bildu hirugarrena. Indar abertzaleek 100 boto baino gehiago galdu dituzte, eta indartu egin da Elkarrekin Ahal Dugu.
Espainiako kongresurako bozetan, EAJ izan da alderdi bozkatuena Orion, 919 botorekin. Elkarrekin Ahal Dugu izan da bigarren indarra, 690 botorekin; eta EH Bildu hirugarren postuan gelditu da, 614 botorekin. EAJk zein EH Bilduk jaitsiera izan dute boz kopuruan. Iazko abenduko hauteskundeekin alderatuta, 127 boto galdu dituzte jeltzaleek; eta EH Bilduk, berriz, 115 gutxiago eskuratu ditu. Elkarrekin Ahal Dugu taldeak, berriz, 39 boto gehiago lortu ditu.
Gainontzeko taldeen boto-kopuruak honakoak dira: PSOEk, 186 boto; PPk, 109; Ciudadanosek, 28; PACMAk, 16; UPDk, 3; PCPEk, 2; eta bana Recortes Cero-Grupo verdek eta P-Lib-ek.
Parte-hartzeak behera egin du Orion, abenduko bozekin alderatuz gero. %39,13koa izan da gaurkoan abstentzioa, eta %33,63koa izan zen pasa den abenduaren 20an.