Bi kirolari tandem bizikletan triatloian parte hartzen. (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Orioko Herri Ikastolak antolatu du kirol proba, eta adin guztietako herritarrek triatloia ezagutzea eta kirol horretaz gozatzea dute helburu. Hiru kategoriatan banatuta parte hartuko dute kirolariek. Gaztetxoek 100 metro igerian, 2 kilometro bizikletan eta 800 metro korrika osatu beharko dituzte. Gazteek, 200 metro igerian, 3 kilometro bizikletan eta mila metro korrika. Eta helduek, 300 metro igerian, 6 kilometro bizikletan eta 1.800 metro korrika.
Gaztetxoak 19:30ean hasiko dira; gazteak, 19:50ean; eta helduak, 20:20an. Irteera eta helmuga Orioko Herri Ikastolaren inguruan egongo dira.