Eguzkiñe Peñak eta Ainara Manterolak ez dute Realean jarraituko

Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 21a, 17:53

Peñak eta Manterolak bosna denboraldi egin dituzte Realeko nesken lehen taldean.

Eguzkiñe Peña (Azpeitia, 1992) eta Ainara Manterola (Orio, 1995) futbolariek ez dute Realaren lehen taldean jarraituko datorren denboraldian. Duela bi aste bukatu zuten Espainiako Emakumezkoen Superligako denboraldia eta joan den asteburuan Erreginaren Kopa jokatuta eman zioten bukaera 2015-2016 futbol denboraldiari. Talde zuri-urdinak gaur jakinarazi du zein jokalarik utziko duten taldea, eta tartean dira Peña aurrelaria eta Manterola defentsa. Peñak Reala aurrelariak utziko badu ere, futbolean jokatzen segituko duela jakinarazi dio Urola Kostako Hitzari. Manterolak ere asmo bera du: "Realeko nire etapa bukatu da, baina futbolean jokatzen jarraitu nahi dut. Dena dela, oraindik ez dut ezer itxita" adierazi du oriotarrak. Peñak eta Manterolak bosna denboraldi egin dituzte Realean. Realak eskerrak eman dizkie bi futbolariei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide