Benito Lertxundi: "Beste Ez Dok Amairu bat behar da egun, zerbait apurtzailea"

Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 21a, 10:07

Mende erdiko "garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea" sarituko diote gaur Benito Lertxundiri. Adarra saria emango dio Donostiako Udalak, eta, ondoren, kontzertu bat egingo du Viktoria Eugenia antzokian.

Ekitaldia 20:00etan hasiko da. Saria jasotzearekin batera, kontzertua emango du Benito Lertxundik (Orio, Gipuzkoa, 1942), Amaiur Caravajillek, David Gorospek, Angel Unzuk, Gurutz Bikuñak, Kutxo Otxoa de Eribek, Pello Ramirezek, Intza Unanuek eta Olatz Zugastik osatutako taldeak lagunduta. 50 urteko ibilia osatua du musikan, baina "inoiz baino gusturago" ari da emanaldietan. Kantu berriak ere sortuak ditu, baina oraindik ez du disko berririk buruan. Bitartean, kantu berri horiek zuzenekoetan aurkeztea gustatzen zaio. "Bizi propioa dute eta euren forma hartuz joaten dira". Ohitua behar duzu dagoeneko sarietara. Sabino Arana, EHUko Urrezko Domina, oraingo Adarra hau... Tira, ohitu egin behar... Gauzak errepikatzen direnean, ohitu egiten gara. Nik uste dut benetako saria dela egiten duguna egin ahal izatea. Eta hori da jende bat hor dagoelako, eta jende hori egiten dudanaren parte sentitzen delako. Hori da saririk handiena. Adarra saria berri samarra da. Hirugarren urtea baino ez du. Aurrekoetan, Mikel Laboa eta Ruper Ordorika saritu zituzten. Zer diotsute bi izen horiek? Euskal Herriko bi kantari oso nabarmenak direla, bi estilo desberdinetan nolabaiteko izaera agertu dutenak, eta bat oraindik ere agertzen ari dena. Elkarrizketa osoa, Berria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide