Festan murgilduta daude gaur Orioko Anibarko Portua auzoan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2016ko ekainaren 18a

Eguerdian sardina-jana eta sagardoa txotxetik Anibarko Portuan. (Aiora Larrañaga) Gaur Orioko Anibarko Portua auzoan jai giroa da nagusi. Eguerdi partean haurrentzat puzgarriak eta apar festa izan dira, helduek sardina jana egiten zuten bitartean. Gainera, patata tortila lehiaketa ere antolatu dute auzotarren artean. Dena dela, festa ez da eguerdian amaituko, arratsalderako ere ekimen sorta antolatu baitute: mus txapelketa, haurrentzat puzgarriak, jolasak eta txokolate jana, eta 19:00ak inguruan dantza saioa Errebal taldearekin. Gauean, berriz, Xabi Arostegi DJak emanaldia eskainiko du. Antolatzaileek oriotar guztiak Anibarko Portuko festara gonbidatu dituzte. "Animatu!" [flickr_set id="72157668973937440"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide