Oriok jaso ditu Ekologistak Martxan erakundearen bandera beltzak Gipuzkoan

Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 14a, 15:13

Oribarzar hondartzan bainatzea debekatuta dago. (Aiora Larrañaga) Ekologistak Martxan erakundeak lau bandera beltz banatu ditu gizartea kontzientziatzeko. Bizkaian, Petronorrek jaso du kutsadurari dagokiona, eta Laida eta Lagako hondartzek, kudeaketa txarrari dagokiona. Gipuzkoan, Orion geratu dira bi banderak: Oribarzar hondartzako ur zikinak eta Munto inguruan eraiki nahi diren 200 etxebizitzak gaitzetsi dituzte. Iban Ortuzar Ekologistak Martxan-eko kideak Berria egunkariari adierazi dionez, "epaile batek aurkako epaia eman arren eta urpean gera daitekeen eremua izan arren, Muntoko egitasmoarekin aurrera jarraitzen dute".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide