Espainiako Kongresurako EAJko Gipuzkoako zerrendaburu Joseba Agirretxea. (EAJ)
Larunbat eguerdian Espainiako Kongresurako EAJko Gipuzkoako zerrendaburu Joseba Agirretxeak agerraldia egin zuen Orioko Kofradia Zaharraren aurrean, eta ekainaren 26an egingo diren Espainia mailako hauteskundeetara begira EAJk eskaintzen duen kudeaketarako euskal eredua aldarrikatu zuen «Espainiatik datorkigun adostasunetarako ez gaitasuna, inmobiliskmoa, marra gorriak, alderdikeriak eta ikuskizuneko politikari aurre egiteko». Jeltzaleak euskal erakundeek eta erakunde espainolek kudeatzeko dituzten desberdintasunak adierazteko Orioko Kofradia Zaharra jarri zuen adibide. "Espainiako Gobernua Kofradia Zaharra, herriko nortasunaren erreferente dena, guztiz utzita dauka eta puskaka hausten ari da. Bien bitartean, udalerrien aldeko apustua egiten ari dira euskal erakundeak, Mutiozabal ontziola zaharra berritzeko inbertsioa eginez esaterako".
EAJ Madrilen euskaldunen eskubide eta interesak defendatuko dituen alderdia dela azaldu zuen Agirretxeak, eta horretarako «ordezkaritza sendoa» izatea guztiz beharrezkoa dela gogoratu zien herreitarrei.