Orioko EAJk bere bigarren mus txapelketa antolatu du ekainaren 17rako, datorren ostiralerako, Toki Alaia Elkartean. Lehia bizia izango da, eta lehen lau bikote sailkatuentzat egongo dira sariak: bikote txapeldunak txapela, trofeoa eta Katxiña Erretegian bi lagunentzat afaria irabaziko du; bigarren sailkatuak trofeoa eta Xixario Erretegian bi lagunentzat afaria; hirugarren postua lortzen dutenek Galerna Jatetxean afaria bi lagunentzat, eta laugarren bikoteak bi kilo saiheski eta erreserbako bi ardo botila.
Ekainaren 17an 22:00etan hasiko da lehia, baina parte-hartzaileek 21:00ak inguruan elkartean bildu beharko dute izena emateko edo nahi izanez gero aldez aurretik 943-890789 telefonora deitu; bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Antolatzaileek jakinarazi dute gehienez 32 bikotek parte hartu dezaketeela txapelketan.