Aitor Zulaika futbol entrenatzaile azpeitiarra Espainiako 2.B mailako Reala B taldeko bigarren entrenatzailea izango da datorren denboraldian. Imanol Alguacil oriotarra da talde horretako lehen entrenatzailea, eta haren laguntzailea izango da azpeitiarra. Zulaikak Real Union taldean egin ditu azken bi urteak, lehen entrenatzaile gisa. Haren ordez, Asier Santana izango da Irungo taldearen entrenatzailea. Santana Realeko hirugarren entrenatzaile izan da orain artean, eta
Mikel Labaka azpeitiarra arituko da haren postuan datorren denboraldian.
Reala B taldean jokatzen dute
Igor Zubeldia azkoitiarrak eta
Jon Guridi azpeitiarrak. Horrez gain, azpeitiarra da prestatzaile fisikoa ere:
Oier Agirrezabalaga.