Orio Arraunketa Elkarteko aurkezpena, (Joxejulian Olasagasti)
Igandean Orioko plaza arraunlariz bete zen, eta Orio Arraunketa Elkarteak denboraldiko aurkezpena egin zuen. Traineru horiaren bueltan denera elkarteko 137 lagun bildu ziren, arraunlari gazteenetik hasi eta nagusienak arte; horretaz gain, entrenatzaileak, prestatzaileak, masajistak, medikoa, txoferrak, laguntzaileak eta zuzendaritza ere bertan izan ziren. Giro polita izan zen aurkezpen ekitaldian, eta herritar ugari bildu zen plazan ekitaldia jarraiteko.