Haurren antzerki jaialdia izango da 17:30ean Orioko Ikastolako aretoan. Ikasturtean zehar Lehen Hezkuntzako 2.-3. eta 4. mailako hainbat haurrek antzerki tailerrean parte hartu dute Amaia Lizarralde aktorearen gidaritzapean eta ikasitakoa praktikan jarriko dute asteazkenean eskenatokiaren gainean. Bi obra eskainiko dituzte: Iñaki Aldairen
Barrerik egiten ez zekin printseza, eta Alaitz Olaizolaren
Non biziko gara? Saioa irekia izango da eta oriotarrak antzerki emanaldira gonbidatu ditu Amaia Lizarralde aktoreak.