Azken asteotan herriko hainbat txokotan botata agertu dira obratako hondarrak, etxetresna zaharrak eta komun-ontziak, besteak beste. Horren aurrean, Orioko Udalak herritarrei ohar bidez gogorarazi die erabat galarazita dagoela mota horretako hondakinak kalean uztea, «Garbigunera eraman behar dira, mota horretako hondakinek tratamendu berezia behar dutelako».
Udaletik zehaztu dute altzari eta traste zaharrak jasotzeko zerbitzua hamabostero pasatzen dela. «Herritar gehienek badakite hori eta errespetatzen dute, baina ez guztiek». Ildo horretan, gogorarazi dute zerbitzuaz baliatu nahi dutenek Orioko Udalera, 943-83 03 46 telefono zenbakira deitu behar dutela.