Obra-hondakinak kalean uztea galarazita dagoela gogorarazi du Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 31

Astearte goizean hondakinak kalean botata. (Orioko Udala) Azken astetan herriko hainbat txokotan botata agertu dira obratako kondarrak, etxetresna zaharrak eta komun-ontziak besteak beste. Horren aurreran Orioko Udalak herritarrei gogorarazi die  erabat galarazita dagoela mota horretako hondakinak kalean uztea, "Garbigunera eraman behar dira, mota horretako hondakinek tratamendu berezia behar baitute". Udaletik zehaztu dute altzari eta traste zaharrak jasotzeko zerbitzua hamabostero pasatzen dela. "Herritar gehienek badakite hori eta errespetatzen dute, baina ez guztiek". Ildo horretan, gogorarazi dute zerbitzuaz baliatu nahi dutenek  Orioko Udalera, 943 83 03 46 telefono zenbakira deitu behar dutela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide