Zaharren Babeslekuko irteeran izena emateko eguna ekainaren 6a da

A. Larrañaga Solaberrieta 2016ko maiatzaren 31

Zaharren Babeslekuak ekainaren 14rako irteera antolatu du. Lehenik eta behin, Biarritz bisitatuko dute, ondoren Donibane Lohitzune, eta bazkaltzera Hondarribiara joango dira. Dagoeneko zehaztu dute bertan dastatuko duten menua: Ardora entsalada, urdaia...

Zaharren Babeslekuak ekainaren 14rako irteera antolatu du. Lehenik eta behin, Biarritz bisitatuko dute, ondoren Donibane Lohitzune, eta bazkaltzera Hondarribiara joango dira. Dagoeneko zehaztu dute bertan dastatuko duten menua: Ardora entsalada, urdaiazpiko iberikoa, foie mousa oporto saltsarekin, lau ganba handi plantxan, erreboiloa plantxan eta sagar tarta, edateko urteko ardoa, sagardoa edo ura eta kafea ondoren.

Irteerak 35 euro balio du Zaharren Babeslekuko bazkideentzat, eta gainontzekoentzat 40 euro. Ekainaren 6an, 16:00etatik 18:00etara, erosi beharko dira txartelak Zaharren Babeslekuan, eta autobus baterako baino jende gehiagok izena ematen badute zozketa egingo dute; zehaztu dute bigarren autobusa antolatzeko gutxienez 20 lagun gehiago beharko direla.

Zaharren Babeslekuko antolatzaileek azaldu dute txartela 35 eurotan erosteko eguneratuta izan behar dela bazkide txartela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide