Eskalada saioa egin dute Orioko elizako paretan Talai Mendi elkarteak antolatuta

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2016ko mai. 28a, 19:00

Bi mutil gazte jumareatzen lagunak goiko aldean animatzen dituzten bitartean. (Aiora Larrañaga/Hitza) Astelehenetik Kukuarri Astean murgilduta daude oriotarrak. Astean zehar egunero izan da mendiarekin erlazionatutako ekimenen bat herrian: hitzaldia, orientazio proba, slacklinea eta haurrei zuzendutako tailerrak besteak beste. Gaurko, berriz, eskalada saioa antolatu du Talai Mendi elkarteak, eta arratsaldean zehar herritar asko bildu da Zakilaneko aldapa hasieran eskalada saioan parte hartzeko prest. Gaztetxoek pareta eskalatu dute eta goiko aldera iristen zirenean Talai Mendi elkarteko kide batek goxokia ematen zien opari moduan; gainera, batzuk jumareatzera ere animatu dira gazteak eta helduak bezala. Giro ederra izan da Talai Mendi elkarteak antolatutako saioan. Bihar, igandean, emango diote Kukuarri Asteari amaiera Kukuarri Egunarekin. Ohitura den bezala Kukuarri mendiaren tontorrean elizkizuna izango da 11:00etan, eta ondoren salda eta pintxo beroak banatuko dituzte Talai Mendiko kideek. [flickr_set id="72157668909900006"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide