Orion ohiko udalbatzarra egingo dute datorren asteartean

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 27a

Orion ohiko udalbatzarra egingo dute asteartean, maiatzaren 31n, 19:30ean hasita. Ondoko gai zerrenda jorratuko dute: - Udal kontu-hartzaileak emandako txostenaren berri ematea: Aurrekontu-egonkortasuna, jasangarritasun finantzarioa eta gastuaren erregela, Orioko Udalaren 2015eko aurrekontu propioaren likidazioaren onarpena dela-eta. - Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren aurrekontu propioari dagokion 3/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea. 3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 4/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea. 4.- Onartzea, egoki bada, honako ordenantza fiskalaren aldaketa: Trakzio mekanikoko ibilgailuak udalerrietako kaleetan aparkatzea, horretarako erabakitako zonen barruan eta muga jakin batzuekin. 5.- Onartzea, egoki bada, izaera urbanoko ondasun higiezinen gaineko zergari aplikagarri zaizkion karga-tasen aldaketa, ondorioak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituena. 6.- Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jaieguna 2017. urterako. 7.- Onartzea, egoki bada, Orioko udal hilerriko Arautegiaren 44. eta 45. artikuluak aldatzea. 8.- Onartzea, egoki bada, udal ordezkariak izendatzea Urola Kostako Udal Elkartearen Zuzendaritza Batzorderako eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitaterako (UEMA). Bukatzeko, eskarien eta galderen txanda izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide