Hondarribiako Alde Zaharra
Ekainaren 14rako antolatu dute irteera. Lehenik eta behin, Biarritz bisitatuko dute, ondoren Donibane Lohitzune, eta bazkaltzera Hondarribiara joango dura. Dagoeneko zehaztu dute bertan dastatuko dute menua: Ardora entsalada, urdaiazpiko iberikoa, foie mousa oporto saltsarekin, 4 ganba handi plantxan, erreboiloa plantxan eta sagar tarta, edateko urteko ardoa, sagardoa edo ura eta kafea ondoren.
Irteerak 35 euro balio du Zaharren Babeslekuko bazkideentzat, eta gainontzekoentzat 40 euro. Ekainaren 6an 16:00etatik 18:00etara erosi beharko dira txartelak Zaharren Babeslekuan, eta autobus baterako baino jende gehiagok izena ematen badute zozketa egingo da, eta bigarren autobusa antolatzeko gutxienez 20 lagun gehiago beharko dira.
Zaharren Babeslekuko antolatzaileek azaldu dute txartela 35 eurotan erosteko eguneratuta izan behar dela bazkide txartela.