Orion 1943an jaiotakoek bazkaria egingo dute ekainaren 11n

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 26a

Urtero bezala, 1943an jaiotakoek lagun arteko bazkaria egingo dute. 35 urte beteko dira bazkaria antolatzen hasi zirenetik eta ekainaren 11rako antolatu dute aurtengoa, larunbatarekin. 14:00etan izango da Hondartzako Galerna jatetxean, eta ordu erdi bat lehenago bilduko dira parte-hartzaileak plazan, 13:30ean. Izena eman nahi dutenek Fernando Larrañagari deitu behar diote 943 832 666 telefono zenbakira maiatzaren bukaera baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide