[caption id="attachment_304115" align="aligncenter" width="300"]

Jendez betetzen da Orioko plaza Garagardo Azokan. (Joxemari Olasagasti)[/caption]
Garagardo Azoka dela eta zenbait aldaketa izango dira hurrengo egunetan Orion. Alde batetik, ostegunetako azoka arranpla ondoko plazan egingo dute bihar, dagoeneko plazan Garagardo Azokako azpiegitura muntatu dutelako.
Bestetik, ostiral eguerditik aurrera plaza zirkulazioarentzat itxita egongo da; portutik sartuko dira ibilgailuak herrigunera, eta herritik ateratzeko Txankako bidea erabili beharko dute herritarrek asteleheneko 08:00ak arte. Horrez gain, zehaztu dute Garagardo Azokara doazen bisitariek autoak utzi ditzaketela honako tokietan: autobide azpiko aparkalekuan, Ubegun industrialdean eta Arraunetxera doan errepidean