Planoan gorriz markatuta dauden panteoiak esleituko ditu udalak. (Orioko Udalak)
Orioko hilerriko 65, 66, 67, 68, 69 eta 88 zenbakidun panteoien erabilera-eskubideak kontzesio administratiboko erregimenpean emango ditu Udalak. Kontzesioaren epea 50 urtekoa izango da, eta epe hori bukatutakoan beste 49 urtez luzatu ahal izango de. 50 urteko eskubideei dagokion udal tasa 10.000 eurokoa izango da.
Panteoien erabilera-eskubideak esleitzeko Orioko Udalak zozketa egingo du. Lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek udaletxean aurkeztu behar dute eskaera ekainaren 20a baino lehen.
Lehiaketaren baldintzak eta eskaera-orriaren eredua
Orioko Udalaren webgunean dago eskuragarri.