Udako Mintzalagun programan izena eman daiteke Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 23a

Mintzalagun programak segida izango du aurten udako hilabeteetan ere, eta euskara ikasleek ikasturtean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute. Mintzalagunek euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin) elkartzen ditu astean behin ordubetez euskaraz aritzeko. Ekimenean parte hartu nahi dutenek ekainaren 13ra bitartean izena eman dezakete Orioko Euskaltegian, 625 485 215 telefono zenbakira deituta, edo urolakosta@aek.eus helbidean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide