Bizikleta Martxan parte hartu zutene familia argazkia atera zuten. (Zaragueta Herri Eskola)
Zaragueta Herri Eskolak Bizikleta Astea ospatu zuen pasa den astean, ikasleen artean eskolara egunero baren kabuz bizikletaz joateko ohitura sustatzeko. Horretaz gain, kutsadurarik sortzen ez duten garraiobideen eta egunero ariketa fisikoa egitearen garrantzia ere azpimarratu nahi izan zuten eskolatik. Egitasmoari amaiera emateko, larunbat goizean, guraso, ikasle eta irakasleek bizikleta martxa egingo zuten, eta taldetan banatuta haur eta gazte ugari ibili ziren bizikletaz herria barrena.