Orioko eta Villabonako abesbatzek kontzertua eskainiko dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 20a

Orioko Salatxo abesbatza. (O.S.A.) Villabonako Eresargi abesbatzak eta Orioko Salatxo abesbatzak kontzertua emango dute larunbatean, 20:15ean, Orioko elizan. Ahotsek piano doinua izango dute lagun, Xabier Lizaso eta Ana Iparragirre piano-jotzaileek ere parte hartuko dute saioan. Bi abesbatzek autore eta estilo aldetik askotariko errepertorioa eskainiko dute Orioko kontzertuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide