Antxiola kalean irisgarritasun lanak abiatuko dituzte datorren astean

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 20a

Orioko Antxiola kalean irisgarritasun lanak egingo ditu udalak. (Aiora Larrañaga/Hitza) Lanen bidez Antxiola kaleko atarien irisgarritasuna hobetu nahi dute; ezingo da kaleak duen bataz besteko %19ko aldatsa aldatu, baina egingo dituzten aldaketei esker mugikortasun arazoak dituztenentzat eta oro har bizilagun guztientzat erosoagoa izango da aurrerantzean kalea. Lanek 8 asteko iraupena izango dute eta udalak "pazientzia pixka bat eskatu" die bizilagunei, zenbait eragozpen sortuko baitituzte lanek: zarata, hautsa.... 78.000 euro gastatuko du Orioko Udalak Antxiola kaleko irisgarritasun lanak egiten, baina Eusko Jaurlaritzatik 11.800 eurotako laguntza jaso du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide