Lertxundi eta Uranga Evolution robota programatzen lehiaketan. (O.H.I.)
Pasa den larunbatean oriotar gehienak Balearen Egunean murgilduta zeuden bitartean, Orioko Herri Ikastolako zenbait ikaslek Errenteriako Don Bosco ikastetxeak antolatzen duen DBH Robot Lehiaketan parte hartu zuten. Bertan Evolution robota programatu behar izan zuten oriotarrek; errobota, motoreak, sentsoerak eta beste hainbeste. Gipuzkoako hainbat ikastetxetako gazteek parte hartu zuten lehiaketan taldetan banatuta, eta Orioko Gorka Lertxundik eta Aritz Colladok bigarren saria eskuratu zuten.
SAILKAPENA
1.- Migel Gibelalde eta Xabier Nuñez (Hirukide Ikastetxea, Tolosa)
2.- Gorka Lertxundi eta Aritz Collado (Orioko Herri Ikastola)
3.- Hodei Lizarbe eta Ruben Hurtado (Cristobal Garmon Ikastetxea, Orereta)