Astelehenetik igandera bitartean Kukuarri Astea egingo dute Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 19a

Haurrak elizako pareta eskalatzeko prestatzen. (Aiora Larrañaga/Hitza) Datorren asterako Kukuarri Astea antolatu du Talai Mendi elkarteak. Astelehenetik hasi eta igandera bitartean, mendiarekin zerikusia duten hainbat jarduera prestatu dituzte: orientazio proba, eskalada saioa eta bideo emanaldiak, besteak beste. Igandean, maiatzaren 29an, Kukuarri Eguna ospatuko dute, eta tontorrean goiz-eguerdi parterako festatxoa antolatu dute. EGITARAUA - Maiatzak 23, astelehena. 17:30. Orientazio proba. Talai Mendiren lokaletik abiatuta, mapaz baliatuz herrian ezkutatutako lekuak aurkitu beharko dituzte parte-hartzaileek. Edonork parte hartu dezake. - Maiatzak 24, asteartea. 19:00. Bideo emanaldia Talai Mendiren lokalean. Eskalada Korsikan barrena Idurre Lizarralde, Haritz Otaño, Elixabete Manterola eta Garbiñe Manterolaren eskutik. - Maiatzak 25, asteazkena. 17:00- 20:00. Slackline herrikoia plazan. - Maiatzak 26, osteguna. 17:30. Eskulan saioa haurrentzat, Talai Mendiren lokalean. Gehienez 25 umek parte hartu dezakete. - Maiatzak 27, ostirala. 19:00. Bideo emanaldia eta hitzaldia Talai Mendiren lokalean. Nola iritsi naiz skibum bat izatera, Iraitz Ezkergainen eskutik. - Maiatzak 28, larunbata. 16:00- 19:30. Kiroldegiko rokodromoa haurrek erabiltzeko prestatuko dute. Horrez gain, elizako horman eskalatzeko saioa ere antolatu dute. - Maiatzak 29, igandea, Kukuarri Eguna Tontorreko gurutzean elizkizuna. Gero, salda eta pintxo beroak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide