Orioko udako kirol jardueretan izena emateko aukera egongo da asteazkenetik aurrera

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 16a

Karela Kiroldegiak uda parterako jarduerak antolatu ditu. (Aiora Larrañaga) Orioko Udalak, BPXPORT Kirol Zerbitzuak enpresak eta Orioko hainbat kirol eragilek uda sasoirako kirol jarduerak antolatu dituzte haur, gazte eta helduentzat. Alde batetik, 13 urte bitarteko haurrentzat ohiko jarduerak eskainiko dituzte: padela, arrauna, tenisa, surfa, sofbola, futbola, igeriketa eta saskibaloia besteak beste. Gainera, berrikuntza bezala eskubaloia eta bodyboarda ere eskainiko dituzte. Taldeak hamabostaldika antolatuko dira, eta hamabostaldiaren prezioa iazko bera izango da, 35 euro. Helduak ere kirolean murgilduta Bestetik, helduei zuzendutako saioak ere emango dituzte udan. Hamabostaldika antolatuko dituzte jarduerak uztailean eta abuztuan: Aerobika, Ciclo, Zumba, Pilates, Total Training, Jump Fit eta Senda (Kung Fu) Udako saioetan izena eman nahi dutenek, haurrek eta helduek, asteazkenetik aurrera izango dute horretarako aukera. Ordainketa izena ematerakoan egin beharko dela zehaztu dute kiroldegitik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide