Benito Lertxundik Donostiako Udalaren Adarra Saria jasoko du aurten

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 11

Benito Lertxundik Adarra Saria jasoko du. (Aiora Larrañaga) Duela bi urte sortu zuen Donostiako Udalak Adarra Saria euskal musikarien ibilbidea eta lana aitortzeko asmoz. Aurreko urtetan, Mikel Laboak eta Ruper Ordorikak jaso zuten aipamena, eta aurten Benito Lertxundi omentzea erabaki du epaimahaiak aho batez, oriotarraren "musika ibilbide luzeagatik" eta "konpositore gisa egin duen lan apartagatik". Ekainaren 21ean, Musikaren Nazioarteko Egunean, izango da sari banaketa Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Saria jaso ondoren, kontzertua eskainiko du Lertxundik, bere taldeko musikariak lagun dituela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide