Mutiozabal ontziolari buruzko hitzaldia izango da bihar Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 10a

ORIO // Aurtengo Balearen Eguna Mutiozabal Ontziolaren berreskuratze proiektuarekin lotu du Orioko Udalak, eta ontzigintzari erlazionatutako hainbat hitzaldi antolatu dituzte datozen egunetarako herrian. Bihar izango da lehena Orioko Kultur Etxean; 19:...

ORIO // Aurtengo Balearen Eguna Mutiozabal Ontziolaren berreskuratze proiektuarekin lotu du Orioko Udalak, eta ontzigintzari erlazionatutako hainbat hitzaldi antolatu dituzte datozen egunetarako herrian. Bihar izango da lehena Orioko Kultur Etxean; 19:00etan hasita Lourdes Odriozola antropologoak Mutiozabal ontziolari buruz eta ontzigileei buruz hitzaldia eskainiko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide